XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Naturak, denei bezala, eman dio bere erabilerako gairik aski, eta gauzarik aski bere hartan asmatzeko eta uste izateko.
Bere buruaren azkarki ikertzen eta baliatzen dakienarentzat gogoetatzea ikertzapen oso eta betea da: betetzea baino nahiago dut neure gogoaren moldatzea.
Bakoitzaren gogoa den arabera, bakoitzaren gogoeten erabiltzea baino egiteko ahulagorik, ez bortitzagorik, ez da.
Handienek hartaz dagite beren ofizioa,
Naturak lehentasun horrekin horrenbat faboratu du non deus ez baita hain luzaz egin dezakegunik, ez arrunki eta errazkiago lotzen gatzaizkion ekintzarik.
Irakurpenak balio dit neure hitzaldiaren iratzartzeko gai ezberdinen bidez, neure adimenaren erabiltzeko, ez neure oroimena.
Ihardukitze gutik geldiarazten naute indarrik ez ahaleginik gabe.
Egia da jendetasunak eta edertasunak betetzen eta hartzen nautela pisuak eta barrentasunak bezainbat edo gehiago.
Eta beste edozein harremanetan lokartzen bainaiz eta neure adimenaren azalik besterik ematen ez baitut, maiz gertatzen zait, halako solas apal eta laxoetan, plantazko solasetan, haur bati ere ez dagozkion ameskerien eta ergelkeria irrigarrien erantzutea, edo temoski isilik egotea, are desegokiago eta jendetasun gutiagorekin.
Badut ameskeriazko molde bat neure baitara naramana, eta bestaldetik gauza arrunt askoren ezjakintasun dorpe eta haur bat.
Bi nolakotasun horien bidez irabazi dut neure bizkar egin ahal izan daitezen egiazki bospasei ipuin beste nornahi baten bizkar bezain ergelak.
Bada, neure solasari jarraikiz, izaera neke honek minbera bilakatzen nau gizonekiko harremanetarako (axolarik handienean bereizi behar ditut) eta zaila bilakatzen ekintza arruntetarako.
Jende xehearekin bizi eta aritzen gara; haren solasak nardatzen bagaitu, gutiesten badugu gogo apal eta arruntei lotzea, eta apal eta arruntak maiz dira zaluenak bezain arautuak (ororen jakinezari ez dagokion jakintza jakingabea da), ez dugu geure eginkizunekin ez bestearenekin ere aritu behar; eta publikoak eta pribatuak argitzen dira halako jendeekin.
Gure gogoaren ibilerarik utzienak eta naturalenak ederrenak dira; ariketarik hoberenak, hertsatze gutienekoak.
Ala Jainkoa, jakintzak zeinen ofizio ederra egiten dien nahiak beren ahalmenaren arabera arautzen dizkionei!